Enpresetarako garbiketa-produktuen salmenta Bizkaian
Garbiketa-produktuak beharrezkoak dira edozein ingurunetan, bai ingurune profesionalean eta baita ere etxekoan. Profesionalek eta adituek argi dute ezinbestekoa dela haien enpresak eta negozioak garbi izatea, edozein sektoretakoak direla ere.
Bilbon eta Bizkaian kalitate goreneko garbiketa-produktuak eskaintzen ditugu
Behingoz S.L.-n, Bilbon eta Bizkaian zehar garbiketa-produkturik onenak eskaintzeko ardura daukagu. Banatzaile ofizialak gara eta gure bezeroen eskakizun eta beharrei erantzungo dieten lehengai onenak eskaintzen ditugu; Guzti hori gure produktu-katalogo zabalaren bidez bideratzen dugu, beti merkatuko kalitate-prezio erlaziorik onena eskainiz, eta produktuak 24-48 orduko epean banatuz.
Bizkaian, kalitate goreneko garbiketa industrialerako handizkako produktuak eta garbiketa profesionalerako materialak eskaintzeagatik nabarmentzeaz gain, gure bezeroei kalitatea, produktuen prezioa eta zuzeneko arreta oinarri bezala dituzten esperintziak emateagatik ere bereizten gara sektoreko gainontzeko enpresetatik.
Hain ziur gaude gure produktuen kalitateaz, haien laginak eskaintzen dizkizugula inolako kompromisorik gabe. Gure garbiketa-produktu guztiek Bizkaian kalitate- eta segurtasun-estandar gorenen egiaztagiriak dituzte. ISO 9001 eta ISO14001 ziurtagiriak ditugu, baita E.B.-ren homologazioa ere.
Aukera zabala produktu biodegradagarri konpostagarrietan
Produktu biodegradagarri eta konpostagarrien merkatuko gamarik osoena eta lehiakorrena duzu eskura.
Behingozen ontzietan ikusgai dauden “Puntua Berdea” bermearekin identifikatutako produktu ugari merkaturatzen ditugu, hondakinen Kudeaketa Sistema Integratuaren (KSI) bidez kudeatuta. Informazio ikur horren bidez, hondakinen KSei atxikitutako enpresa ontziratzaile guztiek haien produktuen ontziak identifikatzen dituzte.
Puntu Berdeak adierazten diguna da eskuartean dugun ontzi horrek berreskuratze eta birziklatze ziklo bat izan dezakeela eta izango duela, betiere guk herritar gisa prozesua hasten badugu edukiontzian edo poltsa horian bereiziz. Horrela bere garaian hura fabrikatzeko erabili ziren materialak berriz aprobetxatu ahal izango dira.
Bestalde, Behingoz Lantoki Jasangarria da (LJ), alegia, Lantoki Jasangarria osatzen duten gainontzeko enpresek bezala, ontziak gaika biltzeko sistema ezarrita dugu, horrela birziklatzearen bidez bizitza berria izan dezaten. Gainera, interesa duten enpresekin kolaboratzen dugu, informazioa eskainiz eta ontzien gaikako bilketa ezartzeko beharrak ebaluatuz.