Garbiketa produktu ekologikoak eta biodegradagarriak
Behingoz EcoNatural Zelulosazko produktuen banatzaile ofiziala da, baita beste garbiketa-produktu % 100 biodegradagarri eta ekologiko batzuena ere.

EcoNatural Fiberpack-ek egindako produktu berritzaileen gama bat da, edarien kartoizko ontzietako zelulosazko zuntzak birziklatuz eskuratutako lehengaiez eginak daudenak

Gehiago jakin nahi? Deskargatu EcoNatural Katalogoa.
Fiberpack® ingurugiro eta teknologia arloko lorpen bat da, Lucart eta Tetra Pak® enpresen arteko lankidetzatik sortua.
Zelulosazko zuntzez ez ezik, edarietarako kartoizko ontziak plastikoz eta aluminioz ere osatuta daude. Lucart Groupen teknologia berritzaileari esker, material horiek ez dira sakabanatzen, baizik eta beste enpresa espezializatu batzuek berrerabiltzen dituzte.



Ekojasangarritasuna ingurumenarekiko errespetua
EcoNatural produktuak hautatzeak Ingurumenari modu aktiboan laguntzea ahalbidetzen dizu:
- Bestela zabortegian barreiatuko liratekeen materialei bigarren bizitza emanez.
- Atmosferara doazen CO2 isuriak murrizten lagunduz.
- Zuhaitz-mozketa saihestuz.
Lucart Groupek 2014an erositako kontsumitu osteko edarientzako kartoizko ontzi tona kopurua kontuan hartuta, honako hau lortzen laguntzen du:
* Edarietarako litro bateko kartoizko ontziak kontuan hartuta.
** Iturria: MITen (Massachussets Institute of Technology) azterlana.
*** Iturria: Legambiente Erroma.
**** Iturria: RISI 2008 azterlana.

Edarientzako kartoizko ontzi bat, batez beste, zelulosazko zuntzek (%74), polietilenoak (%22) eta aluminioak (%4) osatzen dute.
Garbiketa profesionalerako produktu ekologiko ugariren artean hautatzeko aukera izan dezazun berritzen dugu, baita ere inolako kosturik gabe %100ean ekologikoak diren produktuen Ekosorta bat eskuratzeko aukera izan dezazun.
Eskatu produktu ekologikoen zure Ongietorri-Ekosorta
Behingozen etengabe ari gara berritzen, baita garbiketa profesionaleko produktu ekologiko onenen bila ere, gure bezeroak kalitate goreneko produktuak izan ditzaten. Eskura ezazu orain, inolako kosturik gabe, %100 ekologikoak diren produktuez osaturiko Ekosorta bat.

Ekologia-ziurtagiria
Zure enpresarentzat, edarietarako kartoizko ontzi berreskuratuak, salbatutako zuhaitzak eta saihestutako CO2a zenbatzen dituen Ekologia-ziurtagiria eskuratu ahal izango duzu, baita azken erabiltzaile guztiek ekologiarekin duzun konpromisoa ikustea ahalbideratzen duen banagailu serigrafiatua ere.